jueves 5 de marzo de 2009

Arrazak


Bazegoen garai bat non beltzak zurien esklabu edo zerbitzariak ziren. Dagoeneko garai hori aldatu da eta pertsona guztiak, arraza haintzat hartu gabe, maila berean egoteko prozesuan gaude. Eta garapen hori lortzen ari dugulakoan nago.

Irudi honetan, Bartzelonan ateratakoa, antzinako egoera hankaz gora jarrita ikus dezakegu, zuri bat beltz bati zapatak garbitzen. Aldaketaren zantsu.

miércoles 14 de enero de 2009

Mundua kukumikuka

Gaua iluna eta lainotsua zen ta argazki hau hartu nuen kamera eskuetan nenbilelarik.
Aske izan nahi dugu danok ta amets hori beti buruan, bakarrikan balitz beitere bihotz barruan.
Mila pertsonen konpainia sarritan izan dugu. Baina hauetako baten arima inoiz ezagutu al dugu? Askotan indarrak galdu, ta aldatzen dira ideiak, mundua gure ingurun egiten zaigu ezkutau.
Gau ilunetan bakarrik, pentsatzen, aurrekoan utzitakoaz gaur sentitzen dugu pena. Bizitza zen gure maitale, orain arrotz gara ta ezin inori pena hau kontatua, inori ezin maita.

lunes 1 de diciembre de 2008

World Press Photo

Periscopioren oinarri den munduko kazeta argazkilaritzaren lehiaketarik garrantzitsuena erakusten da Gasteizen. Sei urtez izan ahal dugu eta 80.000 irudi aurkezten dira, 125 herrialdeetako 5.000 argazkilarienak. San Prudentzio kalean erakusten da abenduak 10a arte.

Epaileek 59 autore saritu zituen 23 herrialdeetakoak. Irabazi duena Tim Hetheringtonena izan da. Estatu batuetako soldadu bat jasotzen du Afganistango bunker baten euspen pareta batean zerraldo erortzen. Baina irabazle gehiago daude, kategoria guztietan bana. Lan gordina edo samurra, harrigarria edo urragarria da, 185 iruditan aurkezten zaiguna. Erakuslehiorik hoberena da, munduaren islada, eta azkeneko urtean izan garenarena.
Segundo batean ateratako argazki hauek batzutan gurako genuke ez atera izana, eta beste batzutan gogoratzen digute ze ederra den gure planeta.
Ezingo genuke egoera hauek ikusi argazki hauek existuko ez balira.


Oraindik joan ez zaretenoi joan zaitezte azkar!!!!!!!! Pena merezi du eta!

lunes 3 de noviembre de 2008

Periscopio suntsituta

Atzo goizaldean gazte batzuk Amabirjina Zuriaren Enparantzan kazeta argazkilaritzaren erakusketa bat suntsitu zuten. Lau gazte atxilotu zituzten, hala ere goizerako kalean zeuden.
Erakusketa erabat izorratuta gelditu zen, argazki bat ere errekuperatzerik ez baitzegoen.
Interneten bidez deitu zen jendea tabernen itxiera goiztiarraren kontra egiteko, eta jende ugari elkartu zen enparantzan. Ertzaintza esku hartu behar izan zuen liskarrak kontrolatzeko.

Tabernen itxiera salatzeari ondo deritzot, eta horretarako garrantzitsua da gazteak batzea eta hemen gaudela erakustea. Hala ere zergatik kirolen inguruko argazki erakusketa bat suntsitu???
Ze axola du horrek??
Askotan gauzak suntsitzen ditugu suntsitzeagatik eta ez gara konturatzen ez daukala inongo sentsurik. Erakusketa hau oso garrantzitsua da gasteizen eta leku askotako jendea etortzen da hartara. Gatseiz garrantzitsu egiten du eta arte eta kultur adierazpen berezi eta ederra da.
Amorratuta nago ekintza honekin eta zuen iritziak eskatzen ditut honen kontra egiteko.
Argazkilaritza kultura da eta ez dugu mindu behar!!!!!

lunes 22 de septiembre de 2008

Portuaren magia

"Portuaren argiak itzaltzen dira ez zauden bakoitzean, lurra loak hartzen du, dena dago ixil, zure lagunak daude arboletan bil-bil; arrats haize bigunak osto bat ez dabil, badiruri munduan guztia dala hil! Han dator ilargia gaua edertzera, ta loreak dihoaz amets egitera; izarrak aitorturik zuri aditzera aingeruak zerutik atera direla!"
Nork ez du sentitu iluntasunean eta bakardadean bere maitearen falta? Nork ez da ibili portuan, itsasertzean gura duen pertsona gogoan duela?
Nere ustez portuak magia berezia dauka, sentimenduak azaleratzen ditu. Eta argazki honetan magia hori jaso nahi nuen. Espero dut zuen gustokoa izatea.

domingo 14 de septiembre de 2008

Denbora doa

Denbora nostalgia egiten da eta zure presentzia isiltasuna; nostalgia astuna zure ausentziarekiko arratsaldearena. Denbora isiltasuna egiten da eta distantzia denbora eta errauts bihurtzen gara ohargabe pasatzeke pasatzen denbora, denbora eta distanziazko isiltasun urrutikoan: zure ausentziarekiko arratsaldearena. Eta orduan ikusten duzu urtea igaro dela eta ez zarela zinena hain gazte eta hurbil zinela.

sábado 2 de agosto de 2008

Beldurra

Beldurrari beldurra.
Gaurko gizartean bildurra ez da bakarrik gizakiok behar-beharrezkoa dugun berezko erreminta. Dominatu ezin dugun gaitza baizik. Gutako askoren bizia iluntzen duena.
Espero dut beldurra isladatu gura duen argazki hau zuen gustokoa izatea.

domingo 6 de julio de 2008

Bizian hilik

Bizian hilik gaudelarik
Ihes egiteko gogo bizia antzematen ohi dugu
Gure baitan.
Errealitatearen mugarri luzeetatik ihes egitera
Ausartenak bakarrik arriskatzen dira.
Barrenean gelditzen direnek daukaten
Pixarra jokoan paratu nahi ez dutelako.

Aitzakia andana baten gatibu.

Eta ihesari ematen diotenak, berriz,
Ez dira ohartzen
Ihesi ibiltzea preso izateko
Bertze era bat baizik ez dela.

jueves 3 de julio de 2008

Argia

Bai, bazen garaia bloga eguneratzeko...
Konpensatzeko argazki ederra igo dut. Bartzelonako kale bat da eta argi kontraste handia jasotzen du. Nere gustokoenetakoa da, espero dut zuena ere izatea.
"Gurago dau otsuak baso bizitzia, jatekua nekez billatu biarra, etxe-txakur katiaz lotubaren eregu ta ogi biguna baño ".

lunes 24 de diciembre de 2007

Aprobetxatu nahi nuen blog hau gasteizen alde zaharran egindako ranpei kritika egiteko. Alde zaharra erdi arokoa da eta nere ustez oso ederra. Harrokaz egina dago, harresi baten zantsuak daude hainbat puntutan, elizak... eta erdi aroko ezaugarri oro.
Ranpa hauek erdi aroko egitura hori apurtzen dute, modernistak baitira.
Nire ustez, ez da ideia txarra jendearen onura ekarri baitezakete, baina ez nago modernismoa alde zaharran ezartzearen alde. Egitura errespetatu beharko zuten, metakrilatoa izan beharrean harria edo egurra, edo horrelako material bat izango balitz hobeto geratuko litzateke.
Gauza bera egingo dute andramari zuriaren enparantzan. Betiko lorategi eta harria egitura moderno batez ordezkatua izango da. Zergatik??






miércoles 19 de diciembre de 2007

Bizitzaren eskailera

"Ispilu bat eskailera baten azpian jarriko bagenu, beste eskailera batera zabalduko litzateke, edo bere ezerrean igeri egingo luke.
Bizitza oraina da eta geroa, oraindik agertu ez den iragana da, eskailera bat bezalakoa da."
Eskailera guztietan bezala, bizitzaren helburua azkeneko argi edo esperantza hori da. Indarrak ematen diguna lortu dezakegun helburua bezala. Hori irudikatu nahi nuen argazki honetan.

domingo 25 de noviembre de 2007

ISLAPENA

"Badirudi bizi naizen ingurunea irudi bakar batean islapena dela. Jasotzen dugun mundua hala da edo soilik antzematen dugu honen islapena?" Bi modu ezberdin daude gauzak antzemateko, zuzenean edo islapen edota itzalen bidez. Askotan askoz interesgarriagoa da hauek eskaintzea objektu bera baino. Eta horra hor nik ateratako adibide bat.

jueves 22 de noviembre de 2007

WORLD PRESS PHOTO 2007

Itzela! Erakusketa izugarria da!! Munduko prentsa argazkilaritza lehiaketa garrantzitsuena da, 78000argazkien artean, aukeraturiko 200 erakusten direnak. Oso argazki gogorrak dira, baina oso onak. Goian ikusi ahal dira batzuk oso salatzaileak ere badirenak. "Prentsa argazkilaritzari begira" gaur egungo alderdi ezberdinen mosaikoa dela diote eta benetan hala da munduan dauden arazo eta egoera ia gustiak isladatzen baititu. Batzuk aztoratzen zaituzte, besteek hunkitzen, besteek irriarazten... Informazio aberatsa da eskaintzen duena, mundura irekita dagoen lehio zabal baten bidez.
Aldi berean eztabaida iturri dira ere, asko kritikatu zaie argazkilari hauei argazkiak ateratzeko odol hotza izateagatik.

Ohiko gatazka fronteetako argazkiak, 4.munduko sekuentzia kritikoak, naturako ikuskizun zirraragarriak, zibilizazio ezberdinen ohiturak...
Kritika soziala, glamurra, irudi dokumentalak, globalizazioa...
Niri asko gustatu zait. Ezin zarete gelditu zelan dagoen galdetuz, animatu zaitezte!!!

lunes 19 de noviembre de 2007

EGUNKARIAREN ARGAZKIA

Gaur egunkari batean nire arreta erakarri du argazki hau. Thibault Caumsek egin du eta oso ona dela iruditu zait.Alde batetik herenaren legea jarraitzen duelako, argazkia 3 herenetan dago zatituta bertikalki, atea zabaldua dagoen arte 2heren eta bestea 3.herena. Bestalde, dinamikotasuna azaltzen da kanpokoetan adierazita, barrukoen estatikotasunaren aurrean. Hori lortzeko espozizio denbora handi batekin atera da argazkia mugimendua barritua gelditzeko.
Kanpokoak horrela gelditzean arreta barrukoengana bideratzen da gainera. Eta metroaren atea objektu nagusira barneratzen gaitu eta enkuadratzen du.

Objektu nagusiari dagokionez, pertsonaiak ez daude jarrera berean, baina hanken jarraipen bat dago eta baita gorputzena ere. Eta ez dira elementu asko bezala ohartzen baizik eta elementu bat bezala.
Eta argia atzean dago baina ez du kontrargirik sortzen, aurretik ere badatorrelako eta horrekin pertsonen bolumena lortzen da.

Azkenik, nire ustez, gizarte honen jarrera isladatzen du, bakoitza bere bizitzan murgilduta (bere jarrerarekin, bere arroparekin, bakoitza alde batera begira...), guztiak ezberdinak, baina azken finean osotasun bat sortzen dugula. Argazkian, metroaren barruan sartuta, eta errealitatean gizartearen barruan. Eta gero jende berria badatorrela isladatzen du, inmigrazioa pixkat isladatuz, gainera barrukoak kasu honetan kanpotarrak ere dirudite.

domingo 18 de noviembre de 2007

WORLD PRESS PHOTO 2007

Gasteizen, urtero bezala World Press Photo erakusketa aurkezten da Montehermoson. Inoiz ikusi dudan argazki erakusketarik onena. Han ikusi daitezkeen argazkiak erreportarienak dira, gudakoak, hondamendietakoak, txirotasunakoak...
Erakusketa oso gogorra da, baina baita oso interesgarria ere eta asko ikasten da.

Aurten argazki hau irabazi du.
Spencer Plattek atera zuen, Getty Imageserako, eta bertan Libanoko gazte dirudun batzuk ikusten dira Beiruteko hegoaldeko auzo hondatu bat zeharkatzen.
Nire ustez argazkiak munduan dagoen ezberdintasun handia isladatzen du, eta pertsona anker batzuen sentibera gabezia. Kotxean dihoaztenen azalkeria, besteen sufrimendua turistak balira bezala begiratuz ikuskizun bat balitz bezala.
Gainera ez da ohiko argazki bat. Ez baita hilzorian dagoen ume bat edo injustizia bat...Baizik eta batzuen pasotismoa besteen zorigaitzaren ondoan.
Oso iraingarria da, baina munduaren egoera isladatzen du, nola batzuk hiltzen diren besteek begiratzen duten bitartean.

Benetan diotsuet joan behar zaretela! Izugarria da beti! Nikaste honetan joango naiz eta kontatuko dizuet zelan dagoen. Baina zeuek izan behar duzuen esperientzia da!! Kanpokoak izanda ere,merezi du bidaia egitea soilik erakusketa ikusteko! Beraz badakizue...ANIMATU!!

jueves 15 de noviembre de 2007

URA

Gustoko duzue uraren indarra erakusten duen argazki hau? Niri asko gustatzen zait, txuri-beltzaren kontrasteagatik eta uraren indarra jasotzen duelako. Baina ni ezin naiz oso objektiboa izan egilea naizelako, beraz zuen iritziak eskertuko nituzke.

miércoles 14 de noviembre de 2007

"PECADOS CAPITALES"

Argazki erakusketa bat daukazue Bilbon "PECADOS CAPITALES" izena duena.
Azaroaren 1etik 31ra IMVAL eskolako argazki batzuk erakusten dira "Deustoko Liburudendan" (San Pedro enparantzan, 4 Bilbo).
Ikasleen argazkiak ikusi ahal dituzue eta hori argazkilaritzan hasten direnentzat oso onuragarria da hasiberrien lanak nola diren ikusteko. Ni saiatuko naiz joaten eta zelan dagoen kontatuko dizuet. Ahal baduzue joan eta hemen idatzi gustatu zaizuen ala ez!

domingo 11 de noviembre de 2007

NIK KAMERA ESTENOPEIKOAREKIN EGINDAKOAK

Argazkiak, ikusi ahal duzuenez, negatigoan ateratzen dira, lehen kontaktua delako eta gero ez direlako positibatzen.
Oso zaila da irudia argi gelditzea denboak zehatz mehatz kontrolatu ezean, hemen daude nik lortu nituen argazkiak. Nahiko ondo daudela kamera hauekin esperientziarik ez izanda.

sábado 10 de noviembre de 2007

KAMERA ESTENOPEIKOAREN EREDUAK


Kamera eredu bat erakusten dizuet eskuinaldean eta ezkerraldean irudia zelan isladatzen den
argia zulotik pasatzean.

NOLA EGIN KAMERA ESTENOPEIKA?

Kamera estenopeika argazkiak egiteko kamera kaseroa dela esan dezakegu.
Zapata kutxa bat hartu eta beltzez margotu behar da barrutik. Ondoren aurrekaldean zulo bat egin, eta albal papera bezalako material batekin estali. Oso egokia da jogurten estalkia, metalezko aldea barrura begira pegatu behar da egindako zuloa estaliz.
Ondoren orratz batekin zulo txiki bat egiten da jogurtaren estalkian eta kamera egina egongo da.

Argazkia ateratzeko barrutik kokatu behar da argazki-papera, zuloa ez dagoen aldean. Eta argia zenbat denbora jasotzen egon behar den kalkulatu behar da. Orduan denbora horretan, orratzarekin egindako zulotik pasako da argia eta paperara ailegatuko da. Geroago zuloa estali eta argazkia errebelatzera eramango da.

Saiatu naiz bideoa zuzenean hemen erakusten baina handiegia da, beraz link honi sakatuz ikusi ahal duzue erakusketa bat kamera hau nola egiten den ikusteko.
http://es.youtube.com/watch?v=4aEcn8zCtm4

sábado 3 de noviembre de 2007

KAMERA ESTENOPEIKOA

Hurrengo astean erakutsiko dizuedan gaia aurreratuko dizuet.
Noizbait pentsatu duzue zapata-kutxa batekin argazki kamera bat egin ahal dela?
Ba ezinezkoa dirudien arren, Kamera estenopeikoa deitzen da eta oso erraza da eraikitzen.

jueves 1 de noviembre de 2007

ERRETRATUA (Mireya)

Ikusi ahal duzuenez erretratuak egitea oso gustoko dut eta nere ahizpa horretarako beti prest dagoenez nere modeloa da. Argazki hau nire gustokoenetakoa da, baina esan beharra dago eskanerrean argazkiaren kalitatea galtzen dela, distira, kontrastea, argia... Baina tira, ea gustatzen zaizuen!

lunes 29 de octubre de 2007

KUBRIKEN ERAKUSKETA

Donostian, Fnac-en zehatz mehatz, Kubrik zinema zuzendariaren erakusketa bat dago. Azaroaren 30a arte egongo da eta bere argazkiak, gutunak, gidoiak eta objektuak aurkitu ahal dira.
Argazkietan Kubrik agertzen da haibat filmetan, Espartaco, La naranja mecánica, El resplandor, Lolita... Nahiko interesgarria dirudi!Fotograma de la película 'La naranja mecánica', de Kubrick.

sábado 27 de octubre de 2007

ERAKUSKETA POLEMIKOA

Guggengheimean otsaila arte argazki erakusketa bat ikusi ahako duzue. Beste argazkilari batzuen artean, Clemente Bernadek bere lana aurkezten du eta kontrako iritzi asko sortu ditu. Crónicas Vascas du izena eta EHko historiako hainbat gertakizun isladatzen ditu 1987tik 2001ra.
Arazo gehien sortu duen argazkia Miguel Angel Blancoren garezurraren erradiografia batena da. Bernardek Blancoren ahizpari gutun bat idatzi zion bere onarpena eskatuz, argazkia erakutsi ahal izateko. Baina Blancoren familiak esan du ez diola Guggengheimari euren onarpena eman. Hala ere, erakusketara hurbiltzen den jende guztia argazki hau ikusi ahal izango du.
Joaten bazarete erakusketa ikustera kontatu blogean zelan dagoen eta honen inguruko iritzirik baduzue gonbidatzen zaituztet idaztera.

jueves 25 de octubre de 2007

TXIROTASUNA

Txirotasunaren inguruko argazki batzuk ere egin ditut. Nire ustez, hoberenak direnak erakusten dizkizuet ea zuen gustokoak diren. Argazkietan irudikatu nahi dudana, txiroen ikuspegia da. Euren bizitza isladatu nahi nuen, euren errutina eta zer sentitzen duten gizartea kanpotik ikusiz. Jendea bere bizitzetan murgilduta, haien aurrean pasatzen dela sentitzen dute, euren presentziaz ohartu gabe. Hiritarrak ikusten dituzte joan eta etor-
tzen, euren pa-
perak betez. Eta haiek egun bat joaten ikusten dute bestearen atzean, egun bat gehiago euren bizitzetan...

domingo 21 de octubre de 2007

ADI!

"Vitoria-Gasteiz ingurumena"ren 5. argazki lehiaketa
Lehiaketa honen gaia mugikortasun iraunkorra eta esparru publikoa da.
Edonor har dezake parte gehienez hiru argazki aurkeztuz.
Argazkiak edozein teknika eta formatuarekin aurkeztu ahal dira passe-partout.ean egokituta eta nehurri hauekin: 40x45 y 70x50.
Sariak 900€, 600 €, 300 € eta 9 accesit 150 €koak dira.
Eta Dehesaren etxean aurkeztu behar dira (Gasteiz s/n. 01006).
Animatu zaitezte parte hartzera!!

jueves 18 de octubre de 2007

BITXIKERIAK

Emory Kristof National Geographicen lan egin zuen argazkilari bezala 1964tik 1994 urtera arte. Eta aldizkari honentzat 40 artikulu inguru egin zituen.
Urpeko argazkigintzako antzindaria izan zen, sistema modernoenen bidez, esaterako robot kamerak eta urrutiko kontroleko ibilgailuak, eta ROV Argo-ko kamera elektronikoen lehen diseinuak sortu zituen. Baina harrigarria zera da: haiekin Titanic-a aurkitu eta argazkiak atera zizkiola.
1998an argazkiak “Tragedia en Tres Dimensiones” artikuluan aurkeztu ziren. Eta 1991an hartutakoak izan arren, argi intentsitate handiko sistemekin ateratzeari esker oso kalitate onean eta detaile handiarekin ikusi ahal dira.

Kristof sari asko jaso ditu bere argazkiei esker, esaterako NOGI, Lowell Thomas, American Society of Magazine Publishersekoa (Titaniken argazkiengatik), J. Winton Lemen Fellowship Awarda, National Press Photographers Association...sariak.

Nire ustez, baliteke bere argazkiak ez izatea ikuspuntu artistiko batetik begiratuta, hain ikusgarriak, baina ia hiru kilometroko sakontasunean atera direla kontuan izanda, merito handia dutela esan dezakegu.

sábado 13 de octubre de 2007

ISURBIDEAK IRENTSITA

Argazki konposaketa hau ura xahutzearen kontra sortu nuen.
Buztinarekin egin nuen eskua eta etxeko bainuontzian atera nituen argazkiak. Konposaketaren esanahia da hainbeste ur xahutuz baliabide honekin bukatuko dugula eta horrekin batera izaki bizidunekin.
Ikuspuntu ezberdinetatik ikusita badirudi isurbideak irensten doala ezer ez gelditu arte. Gainera, nere ustez eskuak indar handia dauka, hatzen formagatik eta badirudi tentsioan dagoela eskua eta laguntza eske.
Espero dut zuen gogokoa izatea!!!

jueves 11 de octubre de 2007

IZAKI SAMURRAK


Atzo, aurreratu nizuen bezala, Artiumean egon nintzen izaki samurren erakusketa ikusten. Izugarria iruditu zitzaidan. Ez da soilik argazkigintzara mugatzen, baizik eta eskultura, marrazkia eta bideoa ere lantzen ditu. Unibertso bat sortu du non abere espezie oso bitxiak gizakien ondoan bizi diren. Mundu hori irreala da, baina eguneroko errealitatetik hurbil dagoela adierazten du bere lanean. Naturala eta artifiziala elkarren ondoan irudikatzen ditu.
Sortu dituen izakiak oso itxura bitxikoak eta hiperrealistak dira. Espezie hauek azala oso landuta daukate, ximurrekin, izerdiarekin nahiz benetazko ilearekin. Samurtasuna handia sortzen dute, baina pixkat ezinegona ere, oso errealak baitirute eta ezezagunak.

Bestalde, irakurri ahal izan nuen bezala, lana pixkat kritikoa dela diote, manipulazio genetikoa, klonazioa eta horrelako teknikak sortzen dituzten eztabaida etikoen inguruan (kontrola, mugak, hutsegiteak...) dagoena.
Nire ustez, umeen ondoan bizi diren ametsetako izakitxoak dira, hauek laguntzen nahiz babesten. Eta mundu paralelo honen existentzia guk eragin dezakegula aldarrikatzen du.
Foiletoak zekarren argazkia sartu dut ikus dezazuen, eskultura hoberenetakoa da gainera.
Asko gustatu zitzaidan eta aukera baduzue ikusteko gomendatzen dizuet!!!!

lunes 8 de octubre de 2007

ARGAZKI DIGITALEKO III.LEHIAKETA

Bilbon izan da Argazki digitaleko III.lehiaketa. Eta 260 argazkik hartu dute parte. Lehen saria H.Torresi eman diote "Ahaztutako lekuak" lanagatik (lehen argazkia). Benetan interesgarria da nire ustez, oso argazi ona argia, kolorea, konpozizioa...ri dagokionez eta asko trasmititzen duena ere, pobrezia, zaharrtzea, mundu marginala... Nire ustez oberena da eta saria merezi zuen.

Bigarren saria "La vuelta a Bilbo en un salto" deituriko argazkiarekin irabazi du I.Aritzak. Eta hirugarrena (2.argazkia) A.Ruizek "Esperando a Etxebide" argazkiarekin lortu du.

jueves 4 de octubre de 2007

IZAKI SAMURRAK

Gaur hasiko da Artiumean (Gasteizko museoa), Ekialde Beheko Aretoan, urtarrilaren 27a arte egongo den erakustaldi ederra.
Izenburua "Izaki samurrak", Patricia Piccinini australiarrak egina.
Alegiazko istorioak eta izakiak asmatzen ditu emakume honek, eta samurtasunez beteriko mundu artifiziala eratu du. Saiatuko naiz joaten eta zelan dagoen kontatuko dizuet, bestela animatu hurbil bizi zaretenok.

ARRAZAKERIA


Argazki hau arrazakeriaren kontra egin nuen. Argazkian agertzen dena nire ahizpa da eta eskuetan argazki bat dauka, hor ere bera ateratzen da, baina beltza izango balitz bezala. Identidadea ezkutatzeko beharra salatzen du. Baina ohikoa ez dena, arraza zuria izkutatuz. Madrilgo lehiaketa batera bidali nuen eta irabazi ez, baina liburu batean argitaratu zuten "Doscientas ventanas al mundo"deiturikoa.