jueves, 25 de octubre de 2007

TXIROTASUNA

Txirotasunaren inguruko argazki batzuk ere egin ditut. Nire ustez, hoberenak direnak erakusten dizkizuet ea zuen gustokoak diren. Argazkietan irudikatu nahi dudana, txiroen ikuspegia da. Euren bizitza isladatu nahi nuen, euren errutina eta zer sentitzen duten gizartea kanpotik ikusiz. Jendea bere bizitzetan murgilduta, haien aurrean pasatzen dela sentitzen dute, euren presentziaz ohartu gabe. Hiritarrak ikusten dituzte joan eta etor-
tzen, euren pa-
perak betez. Eta haiek egun bat joaten ikusten dute bestearen atzean, egun bat gehiago euren bizitzetan...

sábado, 13 de octubre de 2007

ISURBIDEAK IRENTSITA

Argazki konposaketa hau ura xahutzearen kontra sortu nuen.
Buztinarekin egin nuen eskua eta etxeko bainuontzian atera nituen argazkiak. Konposaketaren esanahia da hainbeste ur xahutuz baliabide honekin bukatuko dugula eta horrekin batera izaki bizidunekin.
Ikuspuntu ezberdinetatik ikusita badirudi isurbideak irensten doala ezer ez gelditu arte. Gainera, nere ustez eskuak indar handia dauka, hatzen formagatik eta badirudi tentsioan dagoela eskua eta laguntza eske.
Espero dut zuen gogokoa izatea!!!

jueves, 4 de octubre de 2007

ARRAZAKERIA


Argazki hau arrazakeriaren kontra egin nuen. Argazkian agertzen dena nire ahizpa da eta eskuetan argazki bat dauka, hor ere bera ateratzen da, baina beltza izango balitz bezala. Identidadea ezkutatzeko beharra salatzen du. Baina ohikoa ez dena, arraza zuria izkutatuz. Madrilgo lehiaketa batera bidali nuen eta irabazi ez, baina liburu batean argitaratu zuten "Doscientas ventanas al mundo"deiturikoa.