
Ihes egiteko gogo bizia antzematen ohi dugu
Gure baitan.
Errealitatearen mugarri luzeetatik ihes egitera
Ausartenak bakarrik arriskatzen dira.
Barrenean gelditzen direnek daukaten
Pixarra jokoan paratu nahi ez dutelako.
Aitzakia andana baten gatibu.
Eta ihesari ematen diotenak, berriz,
Ez dira ohartzen
Ez dira ohartzen
Ihesi ibiltzea preso izateko
Bertze era bat baizik ez dela.
1 comentario:
Egin nahi nuke iruzkin txiki bat (usten badidazue) nere argazki honen ingurun.
Pertsona berezi batek (mundu honetan aditua) esan zidan berarentzat hoberena zela. Lehioa airea, argia, eta azken finean askatasuna adierazten zuela eta adreiluek guzti hori bahitzen zutela. Ederki isladatu zuen nik jaso nahi nuena. Eta hemendik aprobetxatu nahi nuen eskerrak emateko eta muxu andi bat bidaltzeko.
Publicar un comentario