martes, 12 de junio de 2012

Area


Arean naiz, are pila hontan, arez beterik ditut ametsak eta bihotza.
Basoak harri ta harriak are, lehen izan zen zerbaiten hondare.
Memoriaren dunak haizearen mirabe, ezin heldu ezerri, heldu lekurik ez du ematen.
Ura amets hutsa da hemen, desertu honek neu nau edaten.
Hobe egarri izan eta urik ez, ura izan ta egarririk ez baino.

viernes, 4 de mayo de 2012

Bidean

 
Bidean nabil emen eta an. 
Bidean beti: goizean, illuntze, gauan. 
Bidean, maian ta oian, jolas ta arrantzan. 
Gorputza geldi, pakean, ta barrua egaz. 
Ezin geratu. 
Aurrera orduk narama. 
Nai ta naiez bidetan. 
Beti bidean. 
Txiki nintzan antziñan. 
Gaztea ere bai. 
Eldu orain. 
Laburrean zugaitz zimela. 
Bidean. 
Lurrik ez naukan iñoiz aurrean. 
Gorputza lotan. 
Barrena ames bidean.

martes, 27 de marzo de 2012

Euskaldunon sustraiak

Nekez uzten du bere sorterria
sustraiak han dituenak.
Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak
ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten 
ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
Nekez uzten du gezalak itsasoa
ez hare harriak basamortua.
Ez du liliak udaberria uzten
ez elurrak zuritasuna.
Bere sorterria nekez uzten du
sustraiak han dituenak.

Joseba Sarrionandia