lunes, 24 de diciembre de 2007

Aprobetxatu nahi nuen blog hau gasteizen alde zaharran egindako ranpei kritika egiteko. Alde zaharra erdi arokoa da eta nere ustez oso ederra. Harrokaz egina dago, harresi baten zantsuak daude hainbat puntutan, elizak... eta erdi aroko ezaugarri oro.
Ranpa hauek erdi aroko egitura hori apurtzen dute, modernistak baitira.
Nire ustez, ez da ideia txarra jendearen onura ekarri baitezakete, baina ez nago modernismoa alde zaharran ezartzearen alde. Egitura errespetatu beharko zuten, metakrilatoa izan beharrean harria edo egurra, edo horrelako material bat izango balitz hobeto geratuko litzateke.
Gauza bera egingo dute andramari zuriaren enparantzan. Betiko lorategi eta harria egitura moderno batez ordezkatua izango da. Zergatik??






miércoles, 19 de diciembre de 2007

Bizitzaren eskailera

"Ispilu bat eskailera baten azpian jarriko bagenu, beste eskailera batera zabalduko litzateke, edo bere ezerrean igeri egingo luke.
Bizitza oraina da eta geroa, oraindik agertu ez den iragana da, eskailera bat bezalakoa da."
Eskailera guztietan bezala, bizitzaren helburua azkeneko argi edo esperantza hori da. Indarrak ematen diguna lortu dezakegun helburua bezala. Hori irudikatu nahi nuen argazki honetan.

domingo, 25 de noviembre de 2007

ISLAPENA

"Badirudi bizi naizen ingurunea irudi bakar baten islapena dela. Jasotzen dugun mundua hala da edo soilik antzematen dugu honen islapena?" Bi modu ezberdin daude gauzak antzemateko, zuzenean edo islapen edota itzalen bidez. Askotan askoz interesgarriagoa da hauek eskaintzea objektu bera baino. Eta horra hor nik ateratako adibide bat.

jueves, 15 de noviembre de 2007

URA

Gustoko duzue uraren indarra erakusten duen argazki hau? Niri asko gustatzen zait, txuri-beltzaren kontrasteagatik eta uraren indarra jasotzen duelako. Baina ni ezin naiz oso objektiboa izan egilea naizelako, beraz zuen iritziak eskertuko nituzke.

domingo, 11 de noviembre de 2007

NIK KAMERA ESTENOPEIKOAREKIN EGINDAKOAK

Argazkiak, ikusi ahal duzuenez, negatigoan ateratzen dira, lehen kontaktua delako eta gero ez direlako positibatzen.
Oso zaila da irudia argi gelditzea denboak zehatz mehatz kontrolatu ezean, hemen daude nik lortu nituen argazkiak. Nahiko ondo daudela kamera hauekin esperientziarik ez izanda.

sábado, 10 de noviembre de 2007

KAMERA ESTENOPEIKOAREN EREDUAK


Kamera eredu bat erakusten dizuet eskuinaldean eta ezkerraldean irudia zelan isladatzen den
argia zulotik pasatzean.

NOLA EGIN KAMERA ESTENOPEIKA?

Kamera estenopeika argazkiak egiteko kamera kaseroa dela esan dezakegu.
Zapata kutxa bat hartu eta beltzez margotu behar da barrutik. Ondoren aurrekaldean zulo bat egin, eta albal papera bezalako material batekin estali. Oso egokia da jogurten estalkia, metalezko aldea barrura begira pegatu behar da egindako zuloa estaliz.
Ondoren orratz batekin zulo txiki bat egiten da jogurtaren estalkian eta kamera egina egongo da.

Argazkia ateratzeko barrutik kokatu behar da argazki-papera, zuloa ez dagoen aldean. Eta argia zenbat denbora jasotzen egon behar den kalkulatu behar da. Orduan denbora horretan, orratzarekin egindako zulotik pasako da argia eta paperara ailegatuko da. Geroago zuloa estali eta argazkia errebelatzera eramango da.

Saiatu naiz bideoa zuzenean hemen erakusten baina handiegia da, beraz link honi sakatuz ikusi ahal duzue erakusketa bat kamera hau nola egiten den ikusteko.
http://es.youtube.com/watch?v=4aEcn8zCtm4

sábado, 3 de noviembre de 2007

KAMERA ESTENOPEIKOA

Hurrengo astean erakutsiko dizuedan gaia aurreratuko dizuet.
Noizbait pentsatu duzue zapata-kutxa batekin argazki kamera bat egin ahal dela?
Ba ezinezkoa dirudien arren, Kamera estenopeikoa deitzen da eta oso erraza da eraikitzen.

jueves, 1 de noviembre de 2007

ERRETRATUA (Mireya)

Ikusi ahal duzuenez erretratuak egitea oso gustoko dut eta nere ahizpa horretarako beti prest dagoenez nere modeloa da. Argazki hau nire gustokoenetakoa da, baina esan beharra dago eskanerrean argazkiaren kalitatea galtzen dela, distira, kontrastea, argia... Baina tira, ea gustatzen zaizuen!

jueves, 25 de octubre de 2007

TXIROTASUNA

Txirotasunaren inguruko argazki batzuk ere egin ditut. Nire ustez, hoberenak direnak erakusten dizkizuet ea zuen gustokoak diren. Argazkietan irudikatu nahi dudana, txiroen ikuspegia da. Euren bizitza isladatu nahi nuen, euren errutina eta zer sentitzen duten gizartea kanpotik ikusiz. Jendea bere bizitzetan murgilduta, haien aurrean pasatzen dela sentitzen dute, euren presentziaz ohartu gabe. Hiritarrak ikusten dituzte joan eta etor-
tzen, euren pa-
perak betez. Eta haiek egun bat joaten ikusten dute bestearen atzean, egun bat gehiago euren bizitzetan...

sábado, 13 de octubre de 2007

ISURBIDEAK IRENTSITA

Argazki konposaketa hau ura xahutzearen kontra sortu nuen.
Buztinarekin egin nuen eskua eta etxeko bainuontzian atera nituen argazkiak. Konposaketaren esanahia da hainbeste ur xahutuz baliabide honekin bukatuko dugula eta horrekin batera izaki bizidunekin.
Ikuspuntu ezberdinetatik ikusita badirudi isurbideak irensten doala ezer ez gelditu arte. Gainera, nere ustez eskuak indar handia dauka, hatzen formagatik eta badirudi tentsioan dagoela eskua eta laguntza eske.
Espero dut zuen gogokoa izatea!!!

jueves, 4 de octubre de 2007

ARRAZAKERIA


Argazki hau arrazakeriaren kontra egin nuen. Argazkian agertzen dena nire ahizpa da eta eskuetan argazki bat dauka, hor ere bera ateratzen da, baina beltza izango balitz bezala. Identidadea ezkutatzeko beharra salatzen du. Baina ohikoa ez dena, arraza zuria izkutatuz. Madrilgo lehiaketa batera bidali nuen eta irabazi ez, baina liburu batean argitaratu zuten "Doscientas ventanas al mundo"deiturikoa.