lunes, 22 de septiembre de 2008

Portuaren magia

"Portuaren argiak itzaltzen dira ez zauden bakoitzean, lurra loak hartzen du, dena dago ixil, zure lagunak daude arboletan bil-bil; arrats haize bigunak osto bat ez dabil, badiruri munduan guztia dala hil! Han dator ilargia gaua edertzera, ta loreak dihoaz amets egitera; izarrak aitorturik zuri aditzera aingeruak zerutik atera direla!"
Nork ez du sentitu iluntasunean eta bakardadean bere maitearen falta? Nork ez da ibili portuan, itsasertzean gura duen pertsona gogoan duela?
Nere ustez portuak magia berezia dauka, sentimenduak azaleratzen ditu. Eta argazki honetan magia hori jaso nahi nuen. Espero dut zuen gustokoa izatea.

sábado, 2 de agosto de 2008

Beldurra

Beldurrari beldurra.
Gaurko gizartean bildurra ez da bakarrik gizakiok behar-beharrezkoa dugun berezko erreminta. Dominatu ezin dugun gaitza baizik. Gutako askoren bizia iluntzen duena.
Espero dut beldurra isladatu gura duen argazki hau zuen gustokoa izatea.

domingo, 6 de julio de 2008

Bizian hilik

Bizian hilik gaudelarik
Ihes egiteko gogo bizia antzematen ohi dugu
Gure baitan.
Errealitatearen mugarri luzeetatik ihes egitera
Ausartenak bakarrik arriskatzen dira.
Barrenean gelditzen direnek daukaten
Pixarra jokoan paratu nahi ez dutelako.

Aitzakia andana baten gatibu.

Eta ihesari ematen diotenak, berriz,
Ez dira ohartzen
Ihesi ibiltzea preso izateko
Bertze era bat baizik ez dela.

jueves, 3 de julio de 2008

Argia


Bai, bazen garaia bloga eguneratzeko...

Konpensatzeko argazki ederra igo dut. Bartzelonako kale bat da eta argi kontraste handia jasotzen du. Nere gustokoenetakoa da, espero dut zuena ere izatea.

"Gurago dau otsuak baso bizitzia, jatekua nekez billatu biarra, etxe-txakur katiaz lotubaren eregu ta ogi biguna baño".