lunes, 24 de diciembre de 2007

Aprobetxatu nahi nuen blog hau gasteizen alde zaharran egindako ranpei kritika egiteko. Alde zaharra erdi arokoa da eta nere ustez oso ederra. Harrokaz egina dago, harresi baten zantsuak daude hainbat puntutan, elizak... eta erdi aroko ezaugarri oro.
Ranpa hauek erdi aroko egitura hori apurtzen dute, modernistak baitira.
Nire ustez, ez da ideia txarra jendearen onura ekarri baitezakete, baina ez nago modernismoa alde zaharran ezartzearen alde. Egitura errespetatu beharko zuten, metakrilatoa izan beharrean harria edo egurra, edo horrelako material bat izango balitz hobeto geratuko litzateke.
Gauza bera egingo dute andramari zuriaren enparantzan. Betiko lorategi eta harria egitura moderno batez ordezkatua izango da. Zergatik??






4 comentarios:

Unknown dijo...

nire ustez ez da gauza ona. Alde zaharraren erdian, ezin dira ranpa horiek jarri.Ez dute egitura zaharrarekin bat egiten. Jendeak, horrezkero haserretzen da eta izorratzen ditu eta askoz ere itsusiago gelditzen da. Bestalde, argazkiak oso ondo daudela esan beharra dago.

Anónimo dijo...

Bueno, galderaren erantzuna erraza da. Zergatik? Dirua!

Dakigunez, proiektu hau bideratu zuen alkateak turismoa bultzatu nahi izan zuen Gasteiz-en. Eta argi dago gure hiriaren atalik adierazgarrriena Alde Zaharra dela.

Alkatearen ustez ideia ona izan zitekeen Alde Zaharra ikusteko ranpak jartzea eta modernismoa eta erdi aroko egiturekin jolastea. Gogoratu behar dira proposatu zituen beste proiektu batzuk: Gaztetxea kentzea Gasteizko 5. dorrea jartzeko (hau ere modernista), Gaztetxea kentzea merkataritza-gune bat eraikitzeko, Gasteizko punturik altuenean aparkaleku erraldoia egitea, eta zuk aipatutakoa, Andra Mari Zuriaren plazan egin nahi den zementuzko enparantza hotza.

Gainera, keskagarriena zera da, proiektuak aurrera eramateko erabili izan diren gezurrak, ranpetan adibidez, elbarrituentzat abantai haundia izango zela esan zen, gaur egun, ordea, badakigu ranpa horietan elbarrituek ez dutela igotzerik.

ALDE ZAHARRA BIZIRIK!

Anónimo dijo...

Hello. This post is likeable, and your blog is very interesting, congratulations :-). I will add in my blogroll =). If possible gives a last there on my blog, it is about the TV de Plasma, I hope you enjoy. The address is http://tv-de-plasma.blogspot.com. A hug.

Anónimo dijo...

Your blog keeps getting better and better! Your older articles are not as good as newer ones you have a lot more creativity and originality now keep it up!